Abian dauzkazun partiden egoera ikusteko, hasierako pantailaren beheko ezkerreko ikonoa hautatu behar duzu. Bertan, irabazi edo galdu dituzun amaitutako partiden egoera ikusi ahal izango duzu, baita aurkariek onartzeko zain dauden partidak ere. Kategoria horietako batean partida bat baino gehiago baduzu, koadro bakoitzaren goiko eskuineko izkinan dagoen menua zabaldu beharko duzu. "Amaitutako jokoak" atalean, aurkari beraren aurka errebantxa jokatzeko aukera izango duzu, "Errebantxa" hautatuta.