Jokatzen hasteko, hautatu "Partida berria" pantailaren behealdean. Bertan aurkaria hautatzeko atal bat ikusiko duzu: aurkaria zure lagunen zerrendakoa izan daiteke (kontua Facebook-eko profil batekin sortu baduzu), edo ausazko jokalari bat ("Ausazkoa" hautatzen baduzu). Gainera, "Gonbidatu" botoia ikusiko duzu, hainbat aplikazioren bidez lagunak gonbidatzeko, baita "Eguneratu" botoia ere, aurkari berriak zerrendara gehitzeko.
Aurkaria hautatzen duzunean, sakatu "Jokatu" partida hasteko. Zure lehen partida bada, tutorial labur bat ikusiko duzu. Tutorial horrek nola jokatu, biderketa-sariek nola funtzionatzen duten eta partidako txandak zeintzuk diren azalduko dizu.